XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Protestanteei egindako eskaintza hauengatik guztiz haserreturik katolikoek 1576. urtean Gisako dukearen inguruan bildu ziren eta Elkargo edo Liga bat eratu zuten berak bakarrik defendatzeko eta Frantzia herejia kutsutik gordetzeko.

Liga delako hori katolikoen elkargo guztiek eraturiko federakuntza gisa bat genuen Frantzian moldatua zen eta Kalbinismoaren aurka borrokatzeko eratua zegoen, Paris zelarik erakundearen zentroa.

Kalbinistek ere, beren aldetik, San Bartolome gau odolgarrian jasan zuten guztiaz geroztik, erakunde bat kreatu zuten, kalbinisten Batasuna delakoa eratuz; Nafarroako Enrike hartu zuten buruzagitzat.

Alencon-go dukearen heriotzaz gero, 1584ean gertatu zen, katoliko eta protestanteen arteko borroka gaiztotu egin zen, erregeak ez bait zuen Nafarroako Enrike hori baino ahaide hurbilagorik; oroit dezagun errege hau kalbinisten alderdiko buruzagi zela.

Gisako Enrikek ondorengo kalbinistari katoliko zen beste bat jarri zion buruz buru, Borbongo kardenala.

Enrike III, Elkargoan federaturik zeuden katolikoek hartu zuten jarrera jazarleaz beldurturik, kalbinistei eman zizkien eskaintzak desegin zituen.

Honela berriro bi alderdien artean gudua piztu zen.

Oraingoan, Europa guztia beharrik sartua zegoen gerraren borroka toki bilakatu zen Frantzia.

Katolikoek Felipe II.aren laguntza zuten eta protestanteek Ingalaterrako Isabelerena, Dinamarkako erregerena eta Rin-eko aukeratzailearena.

Inork ere ez zuen giro nahastu hartatik Gisako dukeak bezain garaipen emankorragorik jaso, herrian oso ezaguna egin bait zen haren izena eta ospea.

Paris hiri guztia atera zitzaion salbatzailetzat aldarrikatzen zuelarik, eta haren alde jarri zen errege beraren aurka.

Honek, alabaina, bere burua galdua ikusirik, dukea hilerazi zuen 1588an.

Hilketa berri hori zela eta, Gisaren jarraitzaile beroenek, gobernu iraultzaile bat eratu zuten, eta Enrike III.a kendu zuten.

Honek ez zuen beste irtenbiderik aurkitu Nafarroako Enrikerekin eta kalbinistekin biltzea baizik, zeini katoliko neurritsuenak atxiki zitzaizkion.

Enrike biak Parisera joan ziren beren tropekin, liga zaleen mende bait zegoen; hogeita hamar milako harmada batek inguratu zuen Frantziako hiriburua.

Uskabeko gertakizun batek aldauerazi zuen jakokizunen norabidea.

1589. urteko abustuan Jakobo Klemente izeneko fraide fanatiko batek Enrike III hil zuen; hiltzear zegoela, Borbon-eko Enrike, hots, Nafarroakoa, izendatu zuen bere ondorengotzat.

Errege nafarroa eta hugonoteak. Enrike IV egoera larrian aurkitzen zen, hugonoteak bere ondotik joan bait zitzaizkion hugonote zelako eta kalbinista gehienak ere bai, Katolizismoari askatasuna emango ziola ezagutzera eman bait zuen.

Enrike IV, politiko trebea zenez, Normandiara joan zen babes bila; Ingalaterrako laguntza har zezakeen han eta han zegoelarik eraso plana antolatu zuen gudari bizkorraren gisa.

Mayenneko dukea arques-ko borrokan garaitu zuen; orobat Ivry-ko gudu zelaian ere.

Azken garaipen honek Paris inguratzeko bidea zabaldu zion berriro.

Paristarrek gogor eutsi zioten eta denbora eman zion Alejandro Farnesiori bere tropekin etor zedin.

Iritxi zelarik inguraketa jasotzera behartu zuen Enrike eta handik ihes egitera.

Enrike IV.ak 1589an erlijio gauzatan egin zituen deklarapenak zirela eta Frantziako apezpiku gehienek Frantziako egiazko erregetzat ezagutu zuten.

Bere aldeko erreakzio honek bizkorturik, Enrike IV.ak Protestantismoa ukatu zuen Bourges-ko artzapezpikuaren aurrean Sain Denis-ko basilikan 1593.go uztailan.

Nantesko Ediktoa . Enrike IV.ak Frantziako erregetzara igo zenean hartu zuen lehen erabakia erlijio arazoa betirako konpondu eta erresumari lehengo pakea eskaintzea izan zen.

Horretarako, 1598. urteko abustuko 13an Nantesko Agiria edo Ediktoa aldarrikatu zuen protestanteei kontzientzia, eta kulto askatasuna, eskubide zibil berdinak, zuzentasun epai mahaietan parte izatea, noiznahi biltzeko askatasuna eta ehun hiri hesitu inguru, beren segurtasunerako.

Nahiz eta katolikoak erabaki hauen aurka egon, praktikan jarriak izan ziren Enrike IV.aren politika habildadeari esker, eta bakealdi eta jasankortasun giroa hasi zen Frantzian XVI. mendean luzatu zena.

Bienbitartean beste europear nazioak erlijio gudu etengabeetan nahastuak jarraitu zuten.

Obra berritzaile hori burutzen laguntza handiena eman zuten handizki zenbaitzuek, hala nola Maximiliano de Bethume, Sully-ko duke zena, zentzu praktikoa zuen gizona eta administratzaile trebea.

Nekazaritza eta abelazkuntza asko lagundu zuen eta bultzada handia eman zion ere Komertzioari nazioarteko tratatuen bitartez; komunikabidee iar ere indar handia eman zien bideak zabalduz eta zeudenak berrituz.

Administrazgoa zintzotasun handienaz eman zuen eta erakutsi zuen zuhurtasunari esker defizit-a galerazi zuen eta izan zituen gerrengatik jasan zuen diru txaupenatik pizkorrerazi zuen indarrik gabe zegoen nazioa.

Errege honi zor zion burua ailtza ahal izan zezan eta garai larri haietan pakea izan zezan nola barru aldetik ala kanpoaldetik ere.